sarmaziar
iz. Asiako erdialdeko herri nomada. K.a. III. mendean, eszitak bizi ziren Don ibaiaren eta Kaspiar itsasoaren arteko lurraldea okupatu zuten sarmatiarrek. Alanoak, roxolanoak eta iazigoak izan ziren sarmatiar leinu nagusiak. II. mendean, herri germaniarrek (godoek), hunoek eta bandaloek menderatu zituzten sarmaziarrak.