Sarmiento, Domingo Faustino
Argentinar idazlea eta politikaria (San Juan, 1811 - Asuncion, Paraguai, 1888). Rosas-en kontra aritzeagatik Txilera erbesteratu behar izan zuen. 1855ean Argentinara itzuli eta, besteak beste, diputatu (1860), gobernari (1862-1864) eta errepublikako lehendakari (1868-1874) izendatu zuten. Lehendakari izan zen garaian hezkuntzaz arduratu zen bereziki, eta Europako eta Estatu Batuetako irakaskuntza ereduetan oinarrituriko berrikuntzak egin zituen; horrez gainera, ekonomia eta garraioak indartu eta Argentinako lehen errolda egin ziren haren agintaldian. Sarmientoren idazlanak, bere politika jarduera bezala, ideia liberaletan oinarrituak dira, eta garai hartako Argentinako bizimoduaren deskribapen bikainengatik dira batez ere aintzat hartuak. Lan nagusiak: Facundo (1845), Viajes (1849), Recuerdos de provincia (1850), La vida de Dominguito (1886).
- sarkortasun
- sarkortu, sarkor, sarkortzen
- sarkortze
- sarkura
- sarmaziar
- Sarmiento, Domingo Faustino
- sarna
- Sarney, José
- sarobe*
- saroi
- Saroïhandy, Jean