sardiniera
(Sardinieraz sardu). iz. Hizkl. Latin hizkuntza, Sardiniako hizkuntza nazionala. Sardiniako biztanleeen % 80k hitz egiten dute sardinieraz. Beste latin hizkuntzen aldera, molde zahar asko gorde ditu sardinierak, eta bestelako etorkia duten hitz ugari ere (feniziarrak, grekoak, arabiarrak, germaniarrak, kataluniarrak, italiarrak…) baditu. Aditu batzuen arabera, antzeko joera erakutsi dute askotan euskarak eta sardinierak latinezko hitzen bilakera fonetikoari dagokionez, bokaletan batez ere.