Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sardies

edo Sardeis. Asia Txikiko antzinateko hiria, Tmolo mendiaren oinetan, Pactolo ibaiaren ertzean. Greziarren eta asiarren topagune izan zen. Merkataritza eta industria gune garrantzitsua izan zen, eta Lidiako erregeen egoitza. K.a. 652. urtean zimeriarrek hustu zuten, eta K.a. 546an Lidiako hiriburu bihurtu zen. K.a. 498. urtean joniarrek su eman zioten hiriari eta K.o. 17. urteko lurrikarak erabat suntsitu zuen. Erromatarren garaian garrantzi txikia zuen Efeso eta Pergamo-ko hiriekin alderatuta. Turkiarren mende zen XIV. mendean eta 1402an Timur-ek erabat suntsitu zuen. 1910. urtetik aurrera indusketa sakonak egin dituzte hiria zegoen eremuan.