Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sardina

iz. Zool. Itsas arrain txikia, urdinxka, itsasertzetik gertu baltsetan bizi dena, kupleidoen familiakoa (Sardina pilchardus). Sardina-sardak. Gazitutako sardinak: sardina gaziak. Sardina-saltzaileak. Sardinak ezkata handiak ditu, 30 bat zakatzetatik isatsera. Bizkarraldea urdin berdexka eta albo-sabelak zilar kolorekoak ditu. Bizitzeko eraz taldezalea da. Oskoldunak eta beste arrainen arrautzak jaten ditu. Itsaso Atlantikoan Ingalaterrako hegoaldetik Marokora bitartean, eta Meditarreno itsaso osoan bizi da, itsasertzetik gertu gehienetan. Oso aintzat hartua da sukaldaritzan.