saponina
iz. Kim. Uretan irabiatzean xaboi aparra sortzen duten koloide erako soluzioak eratzen dituzten landare glukosidikoen genero izena. Saponinak normalean koloregabeak eta egitura finkorik gabeak izaten dira, uretan ongi urtzen dira, eta ingurune azidoan hidrolizatzen direnean karbohidratoak eta aglukona bat (sapogenina) eratzen dute. Lixiba, detergente, xanpu, kola, bizarrerako xaboi, sua itzaltzeko isurkari eta beste zenbait gai egiteko erabiltzen dira.