Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santsol

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria (Lizarrako merindadearen hegoaldea). Mugak: iparraldean, Desoio; ekialdean, Urantzia eta El Busto; mendebalean, Torres del Rio eta Armañanzas; hegoaldean, Elizagorria. 513 biztanle. 12,90 km2. 1999ko datuen arabera, 123 biztanle (sansoldarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Nekazaritza (garia, mahatsa, garagarra, esparragoak; langileen % 37) eta industria (eraikuntza, janari industria; langileen % 52) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVI. mendeko tenplu baten gainean eraikiriko San Zoilo parrokia (hortik datorkio izena) eta 1702. urteko jauregia. v Historia. Urantziako herriko auzoa izan zen, 1366. urteko dokumentu baten arabera. Gaztelaren mende egon zen 1463-1753 urteetan. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.