Sanmartín Losada, Juan Ramón
Galiziar fisikaria eta ingeniari aeronautikoa (La Estrada, Pontevedra, 1941). Madrilgo Ingeniari Aeronautikoen Goi Eskola Teknikoko fisika katedraduna da 1974az geroztik. Fisika eta Ingeniaritza Areonautikoko ikasketak egin zituen, Santiagon eta Madrilen (1965). Ikasketak amaituta, Estatu Batuetara joan zen, eta bi urte egin zituen Coloradoko Unibertsitatean, Espainiako agentzia espazial baten diru laguntzari esker. 1967 eta 1969 bitartean Princetoneko Unibertsitatean egon zen, ikertzaile gisa, eta hurrengo bi urteetan, Massachusettsko Institutu Teknologikoan. 1971n Madrila itzuli zen, Teknika Aeroespazialetako Institutu Nazionalean lan egitera, lau urtez. Denbora bitarte horretan, doktoregoa prestatu eta atera zuen. 1974. urteaz geroztik fisikako katedraduna da Madrilgo Ingeniari Aeronautikoen Goi Eskola Teknikoan (ETSIA). Horrez gainera, Unibertsitate Politeknikoko Unibertsitateko Fisika Aplikatuko saileko zuzendaria da. Liburu eta artikulu askoren egilea da.
- Sankt Gallen
- Sankt Gallen
- Sankuru
- Sanlucar de Barrameda
- sanmarinoar
- Sanmartín Losada, Juan Ramón
- Sanmicheli, Michele
- Sannazzaro, Iacopo
- sano
- sanpan
- Sanrokada