Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

San Martzial

Irungo mendi txikia, lehen Aldabe deitua. 224 m. v San Martzialgo guduak. Bi gudu garrantzitsu izan dira San Martzialen. Lehenengoan (1522ko ekainaren 30a), Nafarroako erregearen alde ziharduten oste frantses eta germaniarrak garaitu zituzten Gipuzkoako foru miliziek eta Gipuzkoan zeuden indar gaztelauek. San Martzial eguna zen, eta han (Aldabe orduan) ermita bat eraikitzeko erabakia hartu zuten ondoren. Bigarrenean (1813ko abuztuaren 31a), Freire jeneral espainiarrak gidaturiko gudarostea, talde ingeles eta portugaldar batzuek lagunduta, nagusitu zitzaien erretiradan zihoazen oste frantsesei.