Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

San Martin

Ameskoabarrenako udalerriko herrigunea (Nafarroa). 123 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XVIII. mendean galdu zen euskara. Aipagarriak dira tenplu erromaniko baten gainean eraikitako San Martin eliza gotiko-Berpizkundekoa, XV. mendeko San Martin gotorlekua eta XVI-XVII. mendeetako etxe armarridunak.  v  Orozkoko udalerriko auzoa (Bizkaia). v Ataungo udalerriko herrigunea (Goierri, Gipuzkoa).