San Jose de Cucuta
Kolonbiako iparraldeko hiria eta Norte de Santander departamenduko (21.658 km2 eta 913.491 biztanle) hiriburua, Venezuelako mugatik hurbil, Ekialdeko mendialdearen oinetan. 357.023 biztanle. Aireportua. Apezpikutegia. Merkataritza, lurpeko aberastasunen ustiapena (petrolio hobi garrantzitsuak) eta industria (petrolio findegiak, janari industria, garagardogintza, ehungintza, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. 1623. urtean heldu ziren lehen europarrak baina 1773. urtea arte ez zen hiria ofizialki sortu. 1875. urtean hiria ia erabat suntsitu zuen lurrikara bat izan zen, eta 1900. urtean ere kalte handiak jasan zituen gerra zibila zela eta.