San Joan lore
iz. Bot. Lore elkartuen familiako belar landarea, 30-60 cm luzea (Chrysanthemum leucanthemum edo Leucanthemum vulgare). Zurtoina luzea eta zuzena du eta hostoak ere luzaranak ditu, txortenik gabeak eta bakanak. Oin bakoitzak 1-4 lore izan ditzake; lore-hosto zurikoak izaten dira horiek, pitxilorearen antzekoak, baina neurriz haiek baino handiagoak. Europa guztian hazten da, belardietan, bide bazterretan eta tontor belartsuetan batez ere. Apaingarri gisa oso erabilia da.