Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

San Jose

Costa Ricako eta izen bereko probintziako (4.959 km2 eta 1.110.707 biztanle) hiriburua, errepublikaren erdialdean, Talamanca-ko mendialdearen iparraldean, Torres eta Maria Aguilar ibaien artean. 294.164 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua. Merkataritza (kafea, kakaoa, azukre kanabera, tabakoa) eta industria (ehungintza, janari industria, petrolio findegiak, nekazaritza makineria, eraikuntzarako gaiak, kimika industria, papergintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Hiri ikusgarria da, eta molde klasiko eta modernoetan eginiko eraikuntzak ikus daitezke: katedrala, gobernariaren jauregia, posta-etxea, justizia jauregia. Aipagarriak dira halaber hiriko bi parke handiak, Parke nazionala eta Morazan izenekoa. v Historia. 1738. urtean sortu zuten hiria eta oparotasun handia izan zuen XVIII. mendean tabakogintzari esker. 1815. urtean eraiki zuten unibertsitatea; 1948. urtean istilu latzak izan ziren hiriburuan gerra zibila zela eta.