Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

samoiedo

izond. eta iz. Siberiako iparraldean bizi den herri batez esaten da.  v  Samoiedo hizkuntzak. Hizkl. Siberian eta Ipar Buruko itsasoaren bazterrean erabiltzen den hizkuntza saila, fino-ugriar hizkuntzekin batera Uraletako hizkuntza familia osatzen duena. Bost dira hizkuntza samoiedoak, eta bi multzo osatzen dituzte: iparraldekoa, nenets, enets eta nganasan hizkuntzak hartzen dituena, eta hegoaldekoa, selkup eta ia desagertua den kamas hizkuntzak hartzen dituena. Samoiedo hizkuntzak ez dira 1930. urtea arte idatziz erabili. v Samoiedo zakurra. Zool. Zakur mota, sendoa eta iletsua, belarri tenteak, begi beltzak eta mutur zorrotz samarra duena. Berez Siberiakoa da eta hango samoiedo herriko jendeak trineoek tiratzeko eta oreinak zaintzeko erabiltzen du. 40-60 cm garai egin daiteke eta 16-30 kg har ditzake. Kolorez, gehienak zuriak dira, baina badira krema kolorekoak, horixkak eta grisaxkak ere.