Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

SALT

(Ing. Strategic Arms Limitation Talks; Eusk. Arma Estrategikoen murrizteari buruzko elkar-hizketak). Arma estrategikoen murrizteaz Estatu Batuek eta Sobietar Batasun ohiak sinatu zuten hitzarmena. 1969. urtean hasi ziren negoziazioak Helsinkiko hirian, eta 1972. urtean sinatu zen lehen hitzarmena Brezhnev eta Nixonen artean. 1979. urtean sinatu zuten bigarren akordioa Carter eta Brezhneven artean eta hitzarmenak 1985. urtea arte iraun behar bazuen ere, indargabe gelditu zen sobietar ohiek Afganistan inbaditu zutenean (1980).