Salmeron, Gorka
Gipuzkoar argazkilaria (Legazpi, 1969). Argazkilaritza ikasketak amaitu ondoren, argazki teknika zaharrei buruzko ikerketarako laguntza jaso zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. Guadalajarako Argazkilari Elkarteak emandako ikasketa beka bat ere jaso zuen, eta era horretan egin zituen lehenengo urratsak argazkilaritzaren munduan. Bere lanak bakarka erakutsi ditu hainbat lekutan: Legazpiko Kultur Etxean, Errenteriako Gaspar Galerian, Zaragozako Spectrum Galerian, Zarauzko Photomuseumen, Bilbao Bizkaia Kutxan eta Israelgo The Museum of Photography-n besteak beste. Bere argazkiak bildumatan jaso ditu: Emulsiones (1989), Paris Egunetik Egunera (1990), Condenados a Pensar (1990), Puertas (1991), Polaroids o el Color de la Luz (1992), Leaxpi Industria Paisaiak (1992), Rwanda 1992 (1995) eta Paseoak eta Paisaiak (1998).