Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salado

edo Hegoaldeko Salado edo Desaguadero. Argentinako erdialdeko ibaia. 1.500 km inguru luze da eta Bermejo, Desaguadero, Salado, Chadileuvu eta Curaco izenaz ezagutzen da ibaiaren goi-ibilgua. Jachal, San Juan, Mendoza, Tunayan, Diamante eta Atuel dira ibaiaren adar nagusiak. Salado ibaia ur emari handikoa da hasieran, baina lurralde idorretan barneratzen da ondoren eta lurruntzearen eta lurren ureztatzearen ondorioz, urik gabe iristen da behe-ibilgura euririk ez bada. Euri asko egiten duenean baizik ez da Colorado ibairaino iristen Saladoko ura.