Saladino IIa
(Arab. Salah al-Din Yusuf). Damaskoko sultana 1250-1261 urteetan (Alep, 1229 - Damasko, 1261). 1250. urtean sultan izendatu zuten. Egiptoarrak garaitu zitzaizkion baina, hala eta guztiz ere, Sirian sultantzat ezagutu zuten. 1260. urtean mongoliarrek inbaditu zituzten Saladino II.aren lurraldeak. Damaskon atxilotu zuten eta handik gutxira hil zuten.