Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sakaromizetal

izond. Bot. Izen bereko ordenako onddo askomizetoez esaten da. Banakako zelulen erara libre, edo arrosario moduko egituran, eratuak izan daitezke. Gemazioz edo bi zati eginez ugal daitezke. Ordena horretako zenbait onddo mota hartzigarri gisa erabiltzen da, garagardoa eragiten duen maltaren edaria irakinarazteko, adibidez. Familia bakarra sartzen da sakaromizetaletan, sakaromizetazeoena. Ordena horretako onddorik ezagunenak Sacharomyces cerevisiæ eta S. Carlsbergensis izenekoak dira.