Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sakarosa

iz. Kim. Elikagaien industrian gozagarri gisa gehien erabiltzen den azukrea. Azukre arruntaren zientzia izena da. Glukosa batez eta fruktosa batez osatutako molekula da; lehen mailako bi talde hidroxilo ditu eta bigarren mailako sei (C12H22O11). Argiaren errotazio indartsua eragiten du, eta bere disoluzioak argi polarizatua eskuinera desbideratzen du. Kristal zuriz osatua da, eta hauts edo koskor eran agertzen da; gozoa da, uretan urtzen da, baina oso nekez alkoholean. Fruitu eta barazki guztietan aurkitzen da, eta bereziki erremolatxan eta azukre kanaberan. Dendetan saltzen den azukrea erremolatxa edo azukre kanabera xehetuz, uraz azukrea erauziz eta sortutako disoluzioa lurrunduz lortzen da. Azukre hori garbitu ohi da normalean. Hondakin gisa lortzen diren azukre laparen hartziduraz alkohola lortzen da. Giza metabolismoan energia iturri garrantzitsua da. Erabilera asko ditu: janarien eta alkoholik gabeko edarien gozagarri gisa; jarabeak, konpotak, gozokiak eta antzeko gaiak egiteko; botikak ekoizteko; detergenteen tarteko kimika gai gisa; besteak beste.