Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sakarina

iz. Kim. Sulfimida bentzoikoa (C7H7O3NS). Kristal zuri gisa agertzen da, oso gozoa da, 224 °C-tan isurkari bihurtzen da, oso nekez urtzen da uretan, kloroformoan eta eterrean, baina ongi, besteak beste, alkoholean eta bentzenotan. Janariei gozotasuna emateko erabiltzen da, sodio eta kaltzio gatz gisa. Azukrea hartzen ez dutenek, argaltzeko edo gaixotasunen bat dutelako, sakarina hartzen dute.