Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sakara

edo Saqqarah. Egiptoko arkeologiagunea, Kairoko hiritik 24 km-ra, hego-mendebalera, Sakarako hiri modernoaren mendebalean. Menfis-ko, antzinateko hiriko, aldiria zen eta hildakoen jainkoa zen Sokaris-en omenez eraiki zuten. Menfisko nekropolis garrantzitsuena (K.a. 2650-2575) eta piramide ugari (K.a. 2575-2130) daude bertan. 1850. urtean hasi ziren indusketa lanak.