Sakakura, Junzo
Japoniar arkitektoa (Gifu, 1901 - Tokio, 1969). Le Corbusier-en lantegian lan egin zuen 1931n, eta japoniar pabiloia eraiki zuen 1937. urteko Parisko nazioarteko erakusketarako, Japoniako arkitektura berriaren moldeak ezarri zituena. Japoniara itzuli zen eta Kamakurako arte modernoko museoa (1951), Tokioko nazioarteko etxea (1955), Tokioko Shinjuku geltokia (1966-1967) eta 1970. urteko Osakako nazioarteko erakusketarako indar elektrikoko pabiloia eraiki zituen, besteak beste.
- sakadura
- sakaila
- sakailatu, sakaila, sakailatzen
- sakailatze
- sakaildu
- Sakakura, Junzo
- sakalari
- sakan
- Sakana
- sakangune
- Sakara