sagar-zorri
iz. Zool. Psilidoen familiako intsektu txikia, 3,5 cm inguru luzea, batez ere sagarrondoaren ernamuinetan, loreetan eta hosto azpietan ibiltzen dena (Psylla mali). Sagar-zorri arrak eta emeak, biek dituzte hegoak. Kolorez, udaberrian eta udan berde argiak izaten dira, eta udazkenean, berriz, arreak. Sagar-zorria gaur mundu guztian zabaldua dago.