Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruwenzori

Afrikako ekialdeko mendialdea, Uganda eta Zaire estatuen artean, Eduardo aintziraren (hegoaldean) eta Mobutu Sese Seko aintziraren (iparraldean) erdian. 5.119 m-ko garaiera du Marguerita gailurrak. 120 km luze da mendialdea eta 40 km zabal; han dago Ruwenzori edo Ugandako parke nazionala. Kobre eta kobalto hobiak ustiatzen dira.