Rutherford, Margaret Dama
Britainiar antzezlea (Londres, 1892 - Londres, 1972). 1936an hasi zen zineman lanean, antzerkian aritu ondoren. Lehen urteetan egin zituen komediak arrakasta handia izan zuten, besteak beste: Blithe Spirit (1941), Passport to Pimlico (1949), The Importance of Being Earnest (1939, Ernesto deitzearen garrantzia), eta The Mouse on the Moon (1963, Ilargiko sagua). Agatha Christiek sortutako Miss Marple detektibearen pertsonaiarengatik egin zen batez ere ezagun. Beste lan aipagarriak: Chimes at Midnight (1966, Gauerdiko kanpaiak), A Countess from Hong-Kong (1967, Hong-Kong-eko kondesa) eta Arabella (1967). Bigarren mailako antzezlearen Oscar saria eman zioten 1963. urtean. Britainiar Inperioko dama titulua eman zioten 1967ean. Margaret Rutherford-ek ezin hobeki adierazi zuen bere lanetan ingelesen izpiritu umoretsua, sarritan atso xelebrearen paperean.
- Rutebeuf
- rutenio
- Ruthenia
- rutheniar
- Rutherford, Ernest
- Rutherford, Margaret Dama
- rutherfordio
- Ruttmann, Walter
- Ruvuma
- Ruwenzori
- Ruyer, Raymond