Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruse, Michael

Britainiar filosofoa (Birmingham, Ingalaterra, 1940). Zientziaren filosofiako ikasketak egin zituen eta Bristolen eskuratu zuen lizentzia, McMaster Unibertsitatean graduazioa eta Bristolgo Unibertsitatean doktoregoa, 1970. urtean. Ruse biologiaren filosofo gisa da ezaguna, eta Darwinek emandako bilakaeraren teoriari buruzko ikerketak ditu lan aipagarrienak, adibidez Molecules to Men (1990), The Darwinian Paradigm (1989), Taking Darwin Seriously (1986, gaztelaniara, italierara, portugesera etab. itzulia) eta Is Science Sexist? (1981). Era berean, zientziaren eta sasi-zientziaren arteko desberdintasunak zehazten saiatu da bere karreran zehar; zientziaren filosofiaren aditu gisa parte hartu zuen Arkansasen 1980an egindako kreazionismoaren auzian, eta bere lekukotasunak eragin handia izan zuen epaileak zientziaz osaturiko definizioan.