Rummenigge, Karl Heinz
Alemaniar futbolista (Lippstadt, Ipar Renania-Westfalia, 1955). Txikitatik jardun zuen futbol taldeetan jokatzen, eta Alemaniako lehen mailan 18 urterekin debuta egin zuenean 1974ko Mundiala irabazi zuten jokalarien ondorengotzat eta Beckenbauer, Muller, Hoenessen mailako jokalaritzat hartu zuten: aurrelari bikaina eta bizkorra zen, eta gol ugari sartzeko trebetasuna zuen. Europako Kopa irabazi zuen 1974 eta 1975. urteetan, eta ondoren Bayern Munich taldeko izarra bihurtu zen. Alemaniako Liga Txapelketa eskuratu zuen bere taldearekin 1980 eta 1981. urteetan, eta Europako jokalari onenaren saria irabazi zuen bi denboraldi horietan; era berean, 1980an Europako Nazioen Kopa irabazi zuen bere selekzioarekin, bera zela kapitain, eta selekzioarekin lorturiko garaipen handiak ditu orobat munduko txapeldunordearen titulua 1982an eta 1986an. 1980, 1981 eta 1984ko denboraldietan Alemaniako golegile handiena izan zen. Harrezkero Milango Inter taldearekin hasi zen (1984-1987), baina ez zuen emaitza onik lortu, arazo fisikoak zirela-eta, eta ondoren Genevako Servetten jokatu zuen (1987-1989). 1991n Bayern Municheko lehendakariorde izendatu zuten.
- Rukwa aintzira
- Rulfo, Juan
- Rumelia
- Rumma Wadi al-
- Rummel
- Rummenigge, Karl Heinz
- Rumor, Mariano
- runa
- runba
- Rupert
- Ruperto printzea