Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

runa

iz. Herri germaniarrek Europako iparraldean (Britainian, Eskandinavian eta Islandian) III-XVII. mende bitartean erabili zuten alfabetoa. Aditu batzuen arabera, germaniarrek greziarrei edo erromatarrei hartu zieten alfabetoaren ondorenga da; beste batzuek, ordea, godo germaniarrek etruskoei K.a. II. mendean hartutako alfabetoa dela diote. Hiru runa molde nagusi daude: teutoia, ipar Europan erabilia VIII. mendea baino lehen; angliarra, Britainian erabilia V-XII. mendeetan, eta iparraldekoa edo eskandinaviarra, Eskandinavian eta Islandian erabilia VIII-XIII. mendeetan. Lau mila runa idazki eta eskuizkribu inguru gorde dira.