Rowland, Henry Augustus
Estatu Batuetako fisikaria (Honesdale, Pennsylvania, 1848 - Baltimore, 1901). Burdinbide ingeniaria zen eta Berlinen egin zituen fisikako ikasketak. New York-eko unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1874an eta Baltimore-koa 1876an. Irazkortasun magnetikoa aztertu zuen 1873an eta karga elektriko higikor batek eremu magnetikoa sortzen duela frogatu zuen, eta, bide batez, elektrizitate estatikoa eta dinamikoa zehaztu zituen (1876, Rowland-en saioa). Eguzkiaren espektroa ere aztertu zuen eta 39 elementu kimiko bereizi zituen hartan.
- Roux, Jacques
- Rovaniemi
- Rovira i Virgili, Antoni
- Rovno
- Rowland, F ;Sherwood
- Rowland, Henry Augustus
- Rowlands, Gena
- Roxana
- Roy, Arundhati
- Roy, Bimal
- Roy, Claude