Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rovno

Ukrainako ipar-mendebaleko hiria eta izen bereko eskualdeko (20.100 km2 eta 1.150.000 biztanle) hiriburua, Ustye ibai txikiaren ertzean. 228.000 biztanle. Kiev-eko unibertsitateko egoitzak. Burdinbidegune garrantzitsua. Industria (kimika industria, burdinbide gaiak, makineria eta tresneria, ehungintza, janari industria) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. 1282. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. Poloniaren mende egon zen 1795 arte eta 1920-1939 urteetan.