Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rovaniemi

Finlandiako iparraldeko hiria eta Laponiako probintziako hiriburua, Kemijoki eta Ounasjoki ibaien bilgunean, Tornio-ko hiriaren ipar-ekialdean, Artikoan. 31.459 biztanle. Aireportua. Laponiako administrazio, finantza eta merkataritzagune nagusia da. Garrantzi handia du hiriko ekonomian, halaber, turismoak; han dago negu kiroletarako Eskandinaviako gunerik handiena. 1939. urtean egin zuten Laponiako hiriburu. Erabat suntsiturik geratu zen hiria Bigarren Mundu Gerran bertara jaurtikitako bonben ondorioz.