Rovira i Virgili, Antoni
Kataluniar politikaria eta kazetaria (Tarragona, 1882 - Perpinyà, 1949). Bartzelonan egin zituen zuzenbideko ikasketak eta El poble catalá aldizkarian hasi zen idazten. Societat catalana d’editions argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera (1911) eta Esquerra catalanista alderdia 1915ean. La nació astekaria kaleratu zuen ondoren, eta La veu de Catalunya aldizkarian nazioarteko politikari buruzko artikuluak idatzi zituen. Acció catalana alderdiko kide izan ondoren Acció republicana adarra sortu zuen 1930ean eta urtebete geroago bi alderdiak bildu ziren Partit catalanista republicá alderdia sortzeko. 1931. urteko hauteskundeko emaitza kaskarrak jaso ondoren Esquerra alderdiko kide egin zen. Kataluniako legebiltzarreko diputatu hautatu zuten Tarragonatik (1932). Aipatuez gainera, La publicitat, La nau eta La humanitat aldizkarietan idatzi zuen. Politikari buruzko obrak ere idatzi zituen: Història dels moviments nacionalistes (1912-1914), Història nacional de Catalunya (1022-1934, 7 liburuki) eta Els darrers dies de la Catalunya republicana (1940).
- Rousset, David
- Roussillon
- Roux, Emile
- Roux, Jacques
- Rovaniemi
- Rovira i Virgili, Antoni
- Rovno
- Rowland, F ;Sherwood
- Rowland, Henry Augustus
- Rowlands, Gena
- Roxana