Roth, Alfred
Suitzar arkitektoa (Berna, 1903 - Zurich, 1998). Parisen egin zituen ikasketak, Le Corbusierren zuendaritzapean, eta bere sorterrira itzuli zelarik arkitekturako estudio bat ireki zuen Zurichen eta Werk aldizkaria sortu zuen. Garaitsu hartan hasi zen Doldertalhäuser izenez ezagunak diren bere eraikin ospetsuak egiten, Le Corbusierrek eta Bauhaus Arte eta Arkitektura eskolak garaturiko kontzeptuetan oinarriturik. 1936. urtean inauguratu zituen lan haiek, Zurichberg egoitza auzoan. Irakasle izan zen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan eta Zuricheko Eskola Politekniko Federaleko irakasle egin zuten 1956an.