Roth, Philip Milton
Estatu Batuetako idazlea (Newark, New Jersey, 1933). Juduen gutxiengoaren arazoak hartu zituen abiapuntutzat lehen eleberrietan: Goodbye, Columbus (1959, Agur, Columbus), When She Was Good (1964, Ona zenean) eta Portnoy’s Complaint (1969, Portnoy-ren kereila). Nixon-i gogor egin zion aurre Our gang (1971, Gure taldea) obraren bidez, eta ondoren idatzi zituen My Life as a Man (1974, Nire giza bizitza) eta The Ghost Writer (1979, Mamu idazlea) eleberriak, azken horinaziek suntsitu ezin izan zuten Ana Frank judua berpizten duena. 1990eko hamarraldian argitaratu zituen Patrimony: A True Story (1991), bere aita Herman Roth-i buruzkoa; Operation Shylock: A Confession (1993), Israelen diren juduei buruzkoa. Reading Myself lanak (1995) Rothen elkarrizketak, saiakerak eta artikuluak biltzen ditu. 1998an argitaratu zuen Komunista batekin ezkondu nintzen, eta hurrengo urtean, Pastoral Amerikarra, Pulitzer saria jaso zuena