Rossby, Carl-Gustav
Norvegiar meteorologoa (Stockholm, 1898 - Stockholm, 1957). Meteorologiaren aitzindarietakoa izan zen. Haize mugimendu handien azterketa egin zuen, eta atmosfera aztertzeko ekuazioak erabiltzen hasi zen. Bere izeneko uhinak aurkitu zituen. v Rossby-ren uhinak. Meteor. Troposferako erdi eta goi parteko luzera handiko uhin simetrikoak, uhin luzeak ere deituak. Haize hotz polarrak eta tropikoko haize epelak adierazten dira. Rossby-ren uhinak haize polarrak Tropiko aldera eta haize tropikalak poloetara higitzen direnean sortzen dira, eta milaka kilometro luze izan daitezke.