Ross, Ronald
Ingeles sendagilea eta bakteriologoa (Almora, India, 1857 - Putney Heath, Londres, 1932). Medikuntzako eta biologiako ikasketak egin ondoren Indiara joan zen eta paludismoa eltxo batek eragiten duela frogatu zuen. Aurkikuntza horrek berebiziko garrantzia izan zuen eritasun horri aurre egin ahal izateko. 1902an Medikuntzako Nobel saria eman zioten.