Roncero, Fabián
Espainiar atleta (Madril, 1970). Maratoia eta lasterketa luzeak, oro har, dira bere espezialitatea. 1995ean Espainiako maratoi erdiko txapeldun izan zen, eta hurrengo urtean, Bartzelonan lorturiko garaipenari esker, Atlantako Olinpiar Jokoetan zuzia eramateko sailkatu zen. 1996an Italiako VIII. Maratoia irabazi zuen eta errekorra lortu zuen, eta hurrengo urtean Madrilgo 38. Maratoi saria eskuratu zuen. Urte hartan bertan Atenasko munduko txapelketan parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta seigarren gelditu zen. 1998an, Lisboan, 10.000 m-ko Europako Challengea irabazi zuen, eta Rotterdamgo maratoiko garaile izan zen; garaipen harekin erakutsi zuen munduko atletismoko izar bihurtzeko zituen dohain apartak.
- Romualdo, santua
- Romulo Augustulo
- Romulo
- ron
- Roncal
- Roncero, Fabián
- Roncesvalles
- Roncesvaux
- Ronda
- rondo
- Rono, Henry