Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ronda

Espainiako hego-ekialdeko hiria, Malagako herrialdean (Andaluzia), hiriburuaren mendebalean eta izen bereko mendialdearen ondoan, Guadalevin ibaiaren ertzean. 35.504 biztanle. Bi muinoetan dago herria, erdian arroil sakona duela (El Tajo de Ronda, 80 m sakon). Nekazaritza (garia, garagarra, olibondoak, patata, erremolatxa, artoa, zerri, ardi eta zaldi azienda) da ekonomia jarduera nagusia. Espainiako hiririk zaharrenetakoa da, eta garai askotako monumentuak gorde dira. Aipagarriak dira erromatarren garaiko teatroa, musulmanen garaiko hiru bainuetxe, dorre bat eta etxe bat (XIV. m.), XIII-XIV. mendeetako mezkita baten gainean eraikitako eliza nagusia (XVI.m.), Berpizkunde garaiko Mondragon jauregia eta ibaiaren gaineko XVIII. mendeko zubia. v Historia. Acinipo izena zuen erromatarren garaian; VIII. mendetik XV. mendea arte musulmanen mende egon zen.