Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

rondo

iz. Mus. XVII. mendean musika tresnetarako idatzi ohi zen musika mota. Rondoan lelo bat errepikatzen zen hiru musika pasarte edo gehiagoren artean. ABACAD (…) A zen, beraz, egitura. Frantses klabe-jotzaileen musika motarik gogokoena zen (Couperin, Rameau, D’Anglebert, besteak beste). || XIII-XV. mendeetako ahotserako musika lan monofoniko zein polifonikoa, literatura eta musika leloa zuena. || XVIII. mendetik aurrera sonataren, sinfoniaren, harizko tresnetako kuartetoaren edo kontzertuaren amaieran erabili izan den musika mota. Frantses klabe-jotzaileen rondoaren eraginez sortu zen, baina musika pasarteak hiru baino ez ziren, eta lehendabiziko eta hirugarren pasarterako musika bera erabiltzen zen, sonataren egiturarekin bat eginik. Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Schumann, M. Reger eta C. Franck musikagileek, besteak beste, landu zuten rondoa.