Romulo Augustulo
(Lat. Romulus Augustulus). Erromako mendebaleko azken enperadorea, 475-476 urteetan (461 edo 462. urtean jaioa). Oresten semea zen; semearen izenean gobernatzeko hil zuen aitak Neponte enperadorea eta semea errege aulkian jarri. Erromatarrek, iraintzeko asmoz, atzizki txikigarria erantzi zioten jatorrizko Augusto izenari. Odoacro-k postutik kendu zuen eta Luculo-ko herrira bizitzera behartu (476).