Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Romagna

Italiako ipar-ekialdeko antzinako lurraldea, egungo Emiliako lurraldearen ekialdean (Emilia edo Emilia-Romagna), Adriatikoaren ertzean. Bolonia, Ferrara, Forli eta Ravenako herrialdeak hartzen ditu.  v  Historia. Erromatarren, bizantziarren (VI-VIII. m.) eta lonbardiarren mendeko lurraldea izan ondoren, Aita Santuen estatuen barnean egon zen 1201-1859 bitartean. Italiako erresuma osatu berriari lotu zitzaion 1860an.