Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rollon

Buruzagi normandiarra eta Normandiako printzea 911-927 urteetan (927an hila). Norvegiarra zen jatorriz eta normandiar pirata talde baten buru izan zen. Ingalaterrari eraso egin ondoren Walcheren-go uhartera jo zuen. Raimbaud Frisiako kondea eta Raniero II.a garaitu zituen eta Seinne ibaiaren bokalera abiatu zen ondoren. Lisieux-eko hiria hustu eta Parisko hiria setiatu zuen (892) eta Rouanen hartu zuen egoitza. Karlos III.a Sinplea Frantziako erregeak aurre egin zion Chartres-ko hiritik hurbil, eta hitzarmen bat egin zuten bi buruzagiek (Saint-Claire-sur-Epte). Rollonen esku geratu zen ordurako normandiarren mende zegoen Neustriako zati bat (911).