Röllvaag, Ole Edvart
Norvegiar eleberrigilea (Dönna uhartea, Helgeland, 1876 - Northfield, Minnesota, 1931). Estatu Batuetako norvegiar etorkinen arazoak eta hango kulturen eta kanpotik eramandakoen arteko gatazka aurkeztu zituen bere eleberrietan. 1896an Estatu Batuetara joan zen lanera bere familiarekin eta luzaroan Minnesota-ko Northfield-eko Saint Olaf ikastegian Norvegiako hizkuntza eta literaturako irakasle izan zen. Norvegieraz idatzi zuen eta berak zuzendu zituen ingelesera eginiko itzulpenak. Obra nagusiak: I de dage (1924, Egun haietan) eta Riket grundlśges (1925, Erresuma berria).