Roche, Stephe
Irlandar txirrindularia (Dublin, 1959). Irlandan hasi zen txirrindularitzan, baina Frantziara aldatu zen 1980. urtean eta orduan murgildu zen, buru-belarri, txirrindularitza profesionalean. Frantzian Peugeot taldearekin jardun zuen: 1981ean Korsikako bira eta Paris-Niza lasterketa irabazi zituen, lasterketa luzeetako zenbait etapaz gainera. 1983an parte hartu zuen bere lehenengo Frantziako Itzulian, eta urte hartan bertan, munduko txapelketan, brontzezko domina lortu zuen. 1984 eta 1985. urteetan zenbait garaipen lortu ondoren, istripu larria izan zuen eta nazioarteko lehiaketatik kanpo gelditu zen, harik eta 1987an itzuli eta Italiako Giroa eta Frantziako Itzulia irabazi zituen arte; Roche izan zen, hain zuzen ere, denboraldi berean bi titulu horiek lortzen lehena, eta denboraldi hartan eskuratu zituen, orobat, munduko txapelketan garaipena eta Irlandako birako bigarren tokia.