Robdell, Martín
Estatubatuar biokimikaria (Maryland, 1925). Seattleko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa eta harrezkero hainbat urtez lan egin du Ingurumen Osasunerako Zientzien Nazio Institutuan, besteak beste; biokimikaren alorreko ikerketak egin ditu eta zientzialarien komunitatean etengabe sortu izan du eztabaida bere lanekin. Bethesdako Osasun Institutu Nazionalean lanean ari zela, 1960ko hamarraldian, Robdellek eta bere ikertaldeak mezuak zeluletara nola iristen diren aurkitu zuten; aurkikuntza harekin batera frogatu zuten prozesu horretan hiru aldi bereizten zirela, eta horietako bigarrena zeluletako semaforo gisa jokatzen duten G proteinei esker gertatzen dela. G proteina hori aurkitu izanagatik Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen Robdellek 1994an, Alfred Gilman estatubatuarrarekin batera, zeinek bere aldetik egindako ikerketei esker.