Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rive, Richard

Hego Afrikako idazlea (Cape Town, 1931 - Cape Town, 1989). Kontakizun laburra landu zuen bereziki, apartheid-ak eta auzo txiroetako egoera lazgarriak zurien artean eragiten zuten giroan betiere. Hego Afrikako kontakizun labur idazle hoberentzat hartua da. Obra nagusiak: African Songs (1963, Afrikako kantuak), Emergency, Sharpeville-ko sarraskia eta geroztikako egoera kontatzen dituen nobela (1964), Selected Writings (1977, Idazlan hautatuak) eta Writing Black: An Author´s Notebook (1981, Idazki beltza: egilearen ohar-liburua).