Rivaz, Alice (Jaiotza izena, Alice Golay)
Suitzar idazlea, frantsesez idazten zuena (Rovray, Vaud, 1901 - Geneva, 1998). Lausanako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, eta ondoren pianoa jotzen hasi zen. Nazioarteko Lan Bulegoan hasi zen lanean funtzionario gisa. Alice Rivazek bere kontakizunetan lan munduan, ahulengan, emakumeengan, gertatzen diren zapalkuntzak azaltzen ditu: Nuages dans la main (1940, Hodeiak eskuan), Comme le sable (1946, Hondarra bezala), la Paix des niches (1947, Horma hilobietako bakea). Bere lanek autobiografia kutsu nabarmena dute: Comptez vos jours (1966, Kontatu zeure egunak), l’Alphabet du matin (1968, Goizeko alfabetoa), De mémoire et d’oubli (1973, Oroimena eta ahanztura), Ce nom qui n’est pas le mien (1980, Nirea ez den izen hau).
- Rivadeneyra, Pedro de
- Rivareyte
- Rivas, Las
- Rivas, Manuel
- Rivasko dukea
- Rivaz, Alice (Jaiotza izena, Alice Golay)
- Rive, Richard
- Rivelinho, Roberto
- Rivelles, Amparo
- Rivera Garretas, María Milagros
- Rivera, Diego