Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Risco, Vicente

Galiziar idazlea (Ourense, 1884 - Ourense, 1963). Zuzenbide eta Letretako ikasketak egin zituen eta Ourenseko Irakasle Eskolako irakasle izan zen. Nos aldizkaria sortu zuen 1920an eta Galiziako literatura modernoaren aitzindari nagusietako bat izan zen 1936 arte. Eleberriak (A coutada, 1925; O porco de pé, 1928) eta Galiziako historia, politika eta kulturari buruzko saiakerak idatzi zituen: Teoria do nacionalismo galego (1920, Galiziako nazionalismoaren teoria), O problema político de Galiza (1930, Galiziako arazo politikoa), Historia de Galicia (1952, Galiziako historia).