Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riss glaziazioa

Europako glaziazioa, Laugarren Aroko Pleistozeno aldiko hirugarrena. Pleistozeno aldia duela 2.500.000 urtetik K.a. 10000. urte ingurua arte hedatu zen; duela 200.000 urte gertatu zen Riss glaziazioaren gorena, Mindel-Riss eta Riss-Würm aldi epelen artean. Glaziazio gogorrena izan zen eta itsas-maila 130-150 m beherago izan zen batez beste. Bavariako Riss ibaiaren izena eman zioten; Ipar Amerikan Illinoisko glaziazioa du pareko.